Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2018ko otsailaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
828

AGINDUA, 2018ko urtarrilaren 11koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, lehen «Fundación Juan Antonio Oloriz» izena zuen baina egun «Fundación Alfonso Líbano-Firestone» den fundazioaren estatutuetako 1., 3., 10., 13. eta 14. artikuluetan egindako aldaketak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2016ko martxoaren 1ean eskabide bat sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean, lehen «Fundación Juan Antonio Oloriz» izena zuen baina egun «Fundación Alfonso Líbano-Firestone» den fundazioaren estatutuetako 1., 3., 10., 13. eta 14. artikuluetan egindako aldaketak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Aldaketa hori egitea 2016ko urtarrilaren 11n erabaki zuen Fundazioaren Patronatuak. Espedientean jasotako dokumentazioa erantsi zitzaion eskabide-idazkiari.

Bigarrena.– Aldatutako artikuluak hauei buruzkoak dira: batetik, fundazioaren izena aldatzea, lehen «Fundación Juan Antonio Oloriz» zena egun «Fundación Alfonso Líbano Firestone» izatera igarotzen baita, eta, bestetik, patronatukideen kopurua eta kide horiek eta fundazioaren lehendakaria eta lehendakariordea izendatzeko modua aldatzea.

Hirugarrena.– 2016ko martxoaren 29ko idazki baten bidez, atzemandako akatsak zuzen zitzala eskatu zion Fundazioen Erregistroak fundazioari. eta 2016ko martxoaren 1ean sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean fundazioak bidalitako dokumentazioa.

JURIDIKOAK

Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espediente hau agindu baten bidez ebaztea, hala ezarrita baitago xedapen hauetan: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 6.1.m) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Bigarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datuak eta dokumentazioa erantsi zaizkio, eta, bereziki, xedapen hauetan eskatutakoak: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluak; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen 100/2007 Dekretuaren 33.1 artikulua, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduari buruzko ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikulua. Eta aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator estatutuen aldaketa.

Aipatutako manuak eta aplikatzekoak diren gainerako arauak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea lehen «Fundación Juan Antonio Oloriz» izena zuen baina egun «Fundación Alfonso Líbano-Firestone» den Basauriko (Bizkaia) fundazioaren estatutuetako 1., 3., 10., 13. eta 14. artikuluetan egindako aldaketak, Fundazioaren Patronatuak erabakiak 2016ko urtarrilaren 11n, agindu honen datarekin, Juan Ignacio Gomeza Villa notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoan ezarritakoaren arabera (protokolo-zenbakia: 1191).

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 11.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala