Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2018ko otsailaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
790

IRAGARKIA, zeinaren bidez Eustat Euskal Estatistika Erakundeak jakinarazten baitu estatistika-eragiketei dagozkien emaitzak badaudela.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 17. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, iragarki honen bidez jakinarazten da honako estatistika-eragiketa hauei dagozkien emaitzak badaudela:

– Nekazaritzako prezioak eta prezio-indizeak 2017/iraila.

– Basoen inbentarioa lurralde eremuetan. 2016. urtea.

– Industri produkzioaren indizea (IPI) 2017/azaroa.

– Irakurketa-sare publikoko liburutegien estatistika. 2016. urtea.

– Nekazaritza eta baso-sektorearen kontu ekonomikoak 2016. Datuen aurrerapena.

– Hondakin ez-arriskutsuen estatistika. 2016. urtea.

– Hiri-hondakin solidoen estatistika. 2016. urtea.

– Materialen fluxuen estatistika. 2015. urtea.

– Trafiko-istripuen urtekari estatistikoa. 2016. urtea.

– Arteen eta kultura-industrien estatistika. 2015. urtea.

– Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta (BJA) 2017ko 4. hiruhilekoa.

– Kanpo-merkataritzaren estatistika (KAMEE) 2017/azaroa.

– Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta (ETHI) 2017/abendua.

– Industria-prezioen indizea (IPRI) 2017/abendua.

– Ingurumen kontuak. Ingurumen zergen kontua. 2016. urtea. (Aurrerapena).

– Sektore publikoaren aurrekontuen estatistikak. 2018. urtea.

– Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan (AHEK) 2017/abendua.

– Hiruhileroko kontuen aurrerapena (HKK) 2017ko 4. hiruhilekoa.

– Eraikuntzako kostuen indizea (EEKI) 2017/abendua.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 31.

Euskal Estatistika Erakundeko (Eustat) zuzendaria,

JOSU MIRENA IRADI ARRIETA.


Azterketa dokumentala