30. zk., 2018ko otsailaren 12a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (205 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
EUSKAL TRENBIDE SAREA
787
IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, Vitoria-Gasteizko tranbia Unibertsitatera luzatzeko instalazio proiektuen idazketarako laguntza zerbitzuari buruzko lizitazioari publizitatea ematekoa.
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Faxa: 94 657 26 01.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu mota: zerbitzuak.
b) Xedearen deskribapena: Vitoria-Gasteizko tranbia Unibertsitatera luzatzeko instalazio proiektuen idazketarako laguntza zerbitzua.
c) Buletin edo Aldizkari Ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2017ko martxoaren 16ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 53. zk.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: ehun eta laurogei mila (180.000,00) euro, BEZik gabe.
5.– Esleipena.
a) Data: 2017ko uztailaren 13a.
b) Esleipenduna: Idom Consulting, Engineering, Architecture, S.A.U.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: ehun eta zortzi mila bostehun (108.500,00) euro, BEZa aparte.
e) Burutzapenerako/entregarako epea: zortzi (8) hilabete.
Bilbao, 2018ko otsailaren 6a.
Idazkari nagusia,
AINHOA ELOLA ARANBURU.