30. zk., 2018ko otsailaren 12a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (214 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
EUSKAL TRENBIDE SAREA
784
IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, Zazpi Kaleetako bezeroen arreta integraleko bulegorako altzarien hornidurari eta instalazioari buruzko lizitazioaren esleipenari publizitatea ematekoa.
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Faxa: 94 657 26 01.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu mota: hornidura.
b) Xedearen deskribapena: Zazpi Kaleetako bezeroen arreta integraleko bulegorako altzarien hornidura eta instalazioa.
c) Buletin edo Aldizkari Ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2017ko maiatzaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 102. zk.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: hogeita bost mila (25.000,00) euro, BEZik gabe.
5.– Esleipena.
a) Data: 2017ko abuztuaren 3a.
b) Esleipenduna: Diseño Interiorismo Informática Oficinas, S.A. – Dinof.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: hemezortzi mila hirurehun eta berrogeita bat euro (18.341,00) euro, BEZik gabe.
e) Burutzeko/entregatzeko epea: bi (2) hilabete.
Bilbao, 2018ko otsailaren 6a.
Idazkari nagusia,
AINHOA ELOLA ARANBURU.