30. zk., 2018ko otsailaren 12a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (177 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
774
EDIKTUA, 782/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia.
Prozedura: 782/2017-D hitzezko judizioa.
Ediktuaren hartzailea: Jose Maria Ugalderen jarausle ezezagunak.
Auzi-ihesean den eta helbide ezezaguna duen Jose Maria Ugalderen jarausle ezezagunen aurka bideratutako prozedura horretan, epaia eman zen 2018ko urtarrilaren 11n.
Demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako epaia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraziko zaio demandatuari, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.
Donostia, 2018ko urtarrilaren 12a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.