27. zk., 2018ko otsailaren 7a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (205 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
704
IRAGARKIA, Kirol-ikuskizunetan egon daitekeen indarkeria, arrazakeria, xenofobia eta intolerantziaren aurkako uztailaren 11ko 19/2007 Legea hausteagatik irekitako zehapen-espedientean (beherago zehaztua), Joko eta Ikuskizunen zuzendariaren 2015eko ekainaren 9ko Ebazpenaren kontra jarritako berrikusteko errekurtso berezia onartzen ez duen Joko eta Ikuskizunen zuzendariaren ebazpena jakinarazteko dena.
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44 artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Ebazpen honek administrazio-bidea bukatzen du, eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakezu administrazioarekiko auzoetarako epaitegien artean dagokion hartan. Horretarako bi hileko epea izango duzu, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Ebazpenaren testu osoa eskuragarri duzu honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 1a.
Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,
AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.