27. zk., 2018ko otsailaren 7a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (223 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
702
IRAGARKIA, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean ezarritako ustezko arau-hauste bat dela-eta hasitako zehapen-espedientea ebazten duen Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren Agindua jakinarazteko dena.
Aipatutako agindua zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du; eta gainera, honako ohartarazpen hau egin behar da:
Administrazio-bidea amaitzen duen aipatu aginduaren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango da Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren aurrean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, eskuduna den administrazioarekiko auzien epaitegiaren aurrean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean.
Aginduaren testu osoa eskuragarri du honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 30a.
Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,
IVAN PEDREIRA LANCHAS.