27. zk., 2018ko otsailaren 7a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (225 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
701
EDIKTUA, 2018ko urtarrilaren 25a, Familia Politikarako eta Aniztasuneko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren espedienteari buruzko dokumentazio-errekerimendua jakinaraztekoa.
Aipatutako dokumentazio-eskakizuna jakinaraztea lortu ez denez, ediktu hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Hortaz, eta ediktu honen bidez, interesdunei edo haien ordezkariei jakinarazten zaie ezen, beren espedientea izapidetzen jarraitu ahal izateko, adierazten den dokumentazioa aurkeztu beharko dutela, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren egoitzan (Intxaurrondo kalea 70 – 2., 20015 Donostia). Horretarako, 10 eguneko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera. Horrekin batera, interesdunei jakinarazten zaie ezen, epe horretan eskatu zaien dokumentazioa aurkezten ez badute, eskaerari uko egin diotela ulertuko dela.
Jakinarazten da, halaber, interesdunek eskuragarri dutela errekerimenduari buruzko testu osoa, aipatutako helbidean.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpen gisa balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 25a.
Familia Politikarako eta Aniztasuneko zuzendaria,
ERNESTO SAINZ LANCHARES.