27. zk., 2018ko otsailaren 7a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (217 KB - 2 orri.)
- EPUB (199 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
699
IRAGARKIA, Trenbideen Sektorearen irailaren 29ko 38/2015 Legearen prozeduraren bidez irekitako zehapen-espedienteen gaineko ebazpen-proposamena jakinaraztekoa.
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Hamabost egun balioduneko epea izango du interesduna espedientea ikusi eta kopiak egiteko, eta nahi dituen alegazioak aurkezteko, Eusko Jaurlaritzako Garraio Plangintzaren Zuzendaritzan (Donostia- kalea 1, Lakua 1, 7. solairua, 01010Vitoria-Gasteiz).
Aplikatu beharreko legeriaren taulako laburtzapenen esanahia (1):
L: Trenbideen Sektoreari buruzko irailaren 29ko 38/2015 Legea eta Lurreko Garraiobideen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 22a.
Instrukziogilea,
JOSE MANUEL ANABITARTE.