Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2018ko otsailaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
696

IRAGARKIA, Lan eta Justizia Saileko Zerbitzu zuzendariarena, Arrasateko Bake Epaitegiko eskailerak eraberritzea eta irisgarritasun-lanak egitea xede dituen kontratua lizitatzeko deialdia egiten duena (Espedientea: O-001-DTJ-2018).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Lan eta Justizia Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Zerbitzu Zuzendaritzako kontratazio zerbitzua.

c) Agiriak eta informazioa eskuratzea:

1) Bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritzako kontratazio zerbitzua.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua 1 – F solairuartea.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

4) Telefonoa: 945 01 97 40; 945 01 93 52.

5) Faxa:

6) Helbide elektronikoa: i-valero@euskadi.eus; i-sola@euskadi.eus

7) Kontratugilearen profilaren Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus

8) Agiriak eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2018ko martxoaren 5a.

d) Espedientearen zenbakia: O-001-DTJ-2018.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: obrak.

b) Xedearen deskribapena: Arrasateko Bake Epaitegiko eskailerak eraberritzea eta irisgarritasun-lanak egitea.

c) Loteen araberako banaketa eta zenbakia: ez dago.

d) Gauzatzeko / entregatzeko tokia: Arrasateko Bake Epaitegia. Zuloaga kaleko 6. zk., 20500 PK, Arrasate (Gipuzkoa).

d) Gauzatzeko / entregatzeko epea: 5 hilabete.

f) Luzapenaren onarpena: ez.

g) Esparru-akordio baten ezarpena: ez.

h) Eskuratzeko sistema dinamikoa: ez.

i) CPV (Nomenklatura erreferentzia): 45216112-2.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 111.727,07 euro.

5.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua:

a) Zenbateko garbia: 93.105,89 euro. Zenbateko totala: 112.658,12 euro.

6.– Eskatutako bermeak:

Behin-behinekoa: ez.

Behin-betikoa: lizitazioaren zenbatekoaren % 5 (BEZik gabe).

7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.

a) Sailkapena: bai, baina aukerakoa da, jarraian eskatutako kaudimenaren ordez.

b) Kaudimen ekonomiko eta finantzarioaren eta kaudimen tekniko eta profesionalaren beste betekizun batzuk:

• Ekonomiko eta finantzarioa:

Azken 3 ekitaldietako (2015, 2016, 2017) negozio-bolumena, gutxienez, 200.000 eurokoa izan beharko da (BEZik gabe).

• Tekniko edo profesionala:

Betekizunak: azken 10 urteetan (2008-2017) gehien exekutatu den urtearen zenbateko metatua gutxienez 300.000 eurokoa izan beharko da kontratuaren talde edo azpitalde bereko obra kontratuetan (eraikuntza: igeltserotza, emokadurak eta estaldurak).

c) Bestelako betebehar batzuk: ez.

d) Erreserbatutako kontratua: ez.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2018ko martxoaren 6a, 13:00etan.

b) Aurkezpen modua: Europako Kontratazio Agiri Bakarra (EKAB).

c) Aurkezteko tokia: Zerbitzu Zuzendaritza. Kontratazio Mahaia. Donostia kalea 1, Lakua 1, F solairuartea.

d) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dion epea: 2 hilabete proposamen ekonomikoak zabaltzen direnetik.

e) Aldagaien onarpena: ez.

9.– Eskaintzak balioesteko irizpideak, administrazio-klausula partikularren agiriaren karatulan xedatutakoari jarraikiz.

a) Formuletan oinarritutako irizpideak: prezioa eta bermearen epe gehigarria.

b) Balio-judizioan oinarritutako irizpideak: ez.

10.– Eskaintzak irekitzea.

Formuletan oinarritutako irizpideei loturiko eskaintzak irekitzea: Entitatea: Kontratazio Mahaia. Zerbitzu Zuzendaritza. Donostia kalea (Lakua). Vitoria-Gasteiz. Data: 2018ko martxoaren 20ko 11:30ak.

11.– Beste argibide batzuk: ez dago.

12.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.

13.– Kasuak kasu, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo pleguak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web-orria: http://www.contratacion.euskadi.net/w32-home/eu.

14.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 30a.

Zerbitzu zuzendaria,

JUAN IGNACIO URRESOLA ARECHABALA.


Azterketa dokumentala