27. zk., 2018ko otsailaren 7a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (215 KB - 2 orri.)
- EPUB (232 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
692
EBAZPENA, 2018ko urtarrilaren 22koa, Nazioartekotzeko zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita, 2017ko ekitaldian, Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2005eko martxoaren 15eko Aginduan aurreikusi, eta geroztik 2012ko ekainaren 13ko Aginduaren bidez aldatu ziren diru-laguntzen onuradun izan direnen zerrenda. 2012ko ekainaren 13ko Aginduan Elkartzen Programa arautzen da, irabazi-asmorik gabeko erakundeei zuzendutako laguntzen inguruan dena, kanpoko garapenerako ekintzak gauzatzeko. 2017ko deialdia Industriako sailburuordearen 2017ko apirilaren 11ko Ebazpenaren bidez egin da.
Diru-laguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publikotasunaren printzipioa. Hori dela eta, Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2005eko martxoaren 15eko Aginduak arautu eta geroztik 2012ko ekainaren 13ko Aginduak aldatu zituen irabazi-asmorik gabeko erakundeei zuzendutako Elkartzen Programaren laguntzen inguruan behin diru-laguntza guztiak banaka jakinarazi ondoren, onuradunen zerrenda ebazpen honen bidez argitaratzen da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Hala, aurreko paragrafoan adierazitakoaren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Argitara ematen da 2017ko ekitaldiko onuradunen zerrenda, Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2005eko martxoaren 15eko Aginduak arautu eta geroztik 2012ko ekainaren 13ko Aginduak aldatu zituen laguntzena. 2012ko ekainaren 13ko Agindua Elkartzen Programa garatzeko irabazi-asmorik gabeko erakundeei zuzendutako laguntzen ingurukoa da, kanpoko garapenerako ekintzak gauzatzeko, honekin batera doan eranskinean jasotzen denez.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 22a.
Nazioartekotzeko zuzendaria,
MARÍA AINHOA ONDARZABAL IZAGUIRRE.