Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2018ko otsailaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
691

40/2018 EBAZPENA, urtarrilaren 29koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitaratzea Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Fondo Centroamericano de Mujeres Fundazioaren artean sinatutako lankidetza-hitzarmena, Erdialdeko Amerikan giza eskubideen defendatzaileak babestearren eskualde-ikuspegi bat indartzeko proiektu bat finantzatzeko.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak lankidetza-hitzarmena sinatu du, eta, eman behar zaion publikotasuna emateko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea lankidetza-hitzarmen honen testua: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Fondo Centroamericano de Mujeres Fundazioaren artean sinatutako lankidetza-hitzarmena, Erdialdeko Amerikan giza eskubideen defendatzaileak babestearren eskualde-ikuspegi bat indartzeko proiektu bat finantzatzeko. Testu hori ebazpen honen eranskinean dago jasota.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 29a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URTARRILAREN 29KO 40/2018 EBAZPENARENA
GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIAREN ETA FONDO CENTROAMERICANO DE MUJERES FUNDAZIOAREN ARTEKO HITZARMENA, ERDIALDEKO AMERIKAN GIZA ESKUBIDEEN DEFENDATZAILEAK BABESTEARREN ESKUALDE-IKUSPEGI BAT INDARTZEKO PROIEKTU BAT FINANTZATZEKO

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 29a.

BILDU DIRA:

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendari Paul Ortega Etcheverry jauna, –urtarrilaren 22ko 117/2013 Dekretuan ezarritakoaren arabera– zeinak Agentziaren izenean eta hura ordezkatuz jardun baitu Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duen 5/2008 Legearen 11.2.e) artikuluan eta aipatutako Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko erregelamendua onartzen duen 95/2010 Dekretuaren 11.1.e) artikuluan esleitutako eskumenen arabera.

Carla Mercedes López Cabrera andrea, Fondo Centroamericano de Mujeres Fundazioaren –aurrerantzean, FCAM– zuzendari exekutibo gisa, ahalmen nahikoarekin haren izenean eta hura ordezkatuz aritzeko.

ADIERAZTEN DUTE:

Lehenengoa.– Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortzen duen araudian ezarrita dagoenez, Garapenerako Lankidetzari buruzko otsailaren 22ko 1/2007 Legean ezarritako printzipio- eta egitura-sarean txertatuta dagoen agentzia hori da, hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzaren garapenerako lankidetzari buruzko politikaren plangintza eratzeko ardura duen zuzenbide pribatuko entitate publikoa, baita hori koordinatu, kudeatu eta gauzatzeko ardura duena ere, herrialde pobreetan pobreziaren aurka borrokatzeko eta giza garapen iraunkorra sustatzeko. Gainera, bere 2014-2017 Gida Planean lehentasun sektorial gisa eskubide unibertsalak eta emakumeen ahalduntzea eta zeharkako lerro gisa genero-ikuspegia eta giza eskubideak ezartzen dira, eta jarduteko lehentasunezko herrialdeen artean Mexiko, Guatemala, El Salvador, Honduras eta Nikaragua daude.

Bigarrena.– FCAM Erdialdeko Amerikako lehen funts feminista bakarra da, eta 2003az geroztik baliabideak mobilizatzen ditu emakumeen eta euren komunitateen giza eskubideen alde lan egiten duten talde, erakunde, defendatzaile, sare eta mugimenduen euspen finantzario, politiko, fisiko eta emozionalari laguntzeko.

FCAMk -Asociadas por lo Justo (JASS-Erdialdeko Amerika), Mexikoko Consorcio para el Diálogo Parlamentario y la Equidad Oaxaca, Guatemalako Unidad de Protección de Defensoras y Defensores de Derechos Humanos (UDEFEGUA), Colectiva Feminista para el Desarrollo Local de El Salvador eta Asociación por los Derechos de las Mujeres en el Desarrollo (AWID) erakundeekin batera- Iniciativa Mesoamericana de Mujeres Defensoras de Derechos Humanos (IM-Defensoras) ekimenean parte hartzen du. IM-Defensoras 2010ean eratu zen artikulazio bat da, eta bere lana Mexiko, Guatemala, El Salvador, Honduras eta Nikaraguan garatzen du Erdialdeko Amerikan giza eskubideen defendatzaileen aurkako indarkeriaren igoerari erantzun integral bat emateko.

Hirugarrena.– Erdialdeko Amerikako eskualdeak giza eskubideen urraketako egoera sistematikoa bizi du, hainbat arrazoi estrukturalen ondorio izanik, hala nola: desparekotasuna, inpunitatea-ustelkeria, Estatuen eta erakunde demokratikoen ahultzea, eta krimen antolatuaren operazioen igoera; babesaren eta giza eskubideen erakundeen deslegitimazio-prozesuekin batera. Testuinguru honetan, IM-Defensoras ekimenaren xedea da hainbat erakunde eta mugimendu sozialetan parte hartzen duten emakume defendatzaileak indartzea eta lotzea, haien artean babes- eta elkartasun-sareak antolatzea, eta giza eskubideen alde egiten duten lanaren ikusgaitasuna, errekonozimendua eta inpaktua handitzea. IM-Defensoras ekimenak defendatzaileentzat babes integral feministako alternatibak eraikitzen ditu euren lanarengatik eta generoarengatik jasaten duten indarkeriaren aurrean, euren eginkizunarekin jarraitzea ahalbidetuko dieten segurtasun- eta ongizate-baldintzak hobetzeko.

Laugarrena.– Azken urteetan, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak harremana izan du IM-Defensoras ekimenarekin, batez ere hura osatzen duten bi erakunderen bitartez: UDEFEGUA eta Colectiva Feminista para el Desarrollo Local, euskal lankidetzaren bazkide historikoak direnak. Elkarren arteko harremana eta erakunde-ezagutza abiapuntutzat hartuz, giza eskubideen defendatzaileek Erdialdeko Amerikan bizi duten segurtasunik eza kontuan izanik (eraso- eta mehatxu-eredu espezifikoekin emakume defendatzaileen kasuan), eta euskal lankidetzaren funtsen zati handi bat bideratzen den eskualdeetako bat izanik Erdialdeko Amerika, IM-Defensoras ekimenari laguntza ematea bidezkotzat jotzen da.

Hitzarmen honek IM-Defensoras ekimenaren eskualde-logika indartu nahi du, eta antolaketa-indartzerako eta eskualde-koordinaziorako ekintzak garatuko ditu. Horrekin, erasoak areagotzen ari diren eta giza eskubideak sistematikoki urratzen diren testuinguru batean arriskuan dauden giza eskubideen defendatzaileak babesteko ikuspegi feminista eta integralarekin erantzuteko ahalmena eta eskualde-arreta handitzea ahalbidetuko duen plan estrategiko bat sendotu eta inplementatu ahal izango da.

Aurrekoak kontuan izanda, bi alderdiek hitzarmen hau sinatu dute, ondoren adieraziko diren klausulei jarraikiz,

KLAUSULAK

Lehenengoa.– Hitzarmenaren xedea.

Hitzarmen honen helburua alderdi sinatzaileen arteko (Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia eta FCAM) harremanak arautzea da, Erdialdeko Amerikako eskualdea osatzen duten bost herrialdeetan mehatxuak edo erasoak jasaten dituzten eta arriskuan dauden giza eskubideen defendatzaileak babes integral feministako ikuspegiarekin erantzun- eta arreta-ahalmena handitzea helburu duen proiektu bat elkarrekin finantzatzeko.

Bigarrena.– Hitzarmenaren emaitzak.

Hitzarmen honekin lortu nahi diren emaitzak honako hauek dira:

1.– emaitza: Babes Integral Feministako eredua. Giza eskubideen defendatzaileak babesteko ahalmena handitzea, sare nazionaletan eta IM-Defensoras ekimenaren instantzietan gaitasun, irizpide, estandar eta protokolo komun eta egokiei jarraipena emanez eta haien indartzean sakonduz.

2.– emaitza: Nazioarteko eragina. Babes-estandar nazionaletan eragina izateko nazioarteko mandatua duten funtsezko aktoreekin solaskidetza eta lan artikulatu handiagoa garatzea, genero-ikuspegiarekin, nazioartean IM-Defensoras ekimenaren lana indartuz, babesteko prozesu nazionalak eta erasoen biktima diren defendatzaileen protagonismoa sendotzeko.

3.– emaitza: Antolaketa sendotzea. Komunikazioko, koordinazioko eta barneko erabaki-hartzerako sistemak hobetzea ahalbidetuko duten aldaketak egitea antolaketa-egituran –ebaluazio instituzional batetik eratorritako gomendioak abiapuntutzat hartuz–, IM-Defensoras ekimenaren funtzionamendua sendotzeko eta haren xedea lortzeko: arriskuan dauden edo erasoak jasan dituzten defendatzaileentzako babes integraleko baliabideak eta zerbitzuak sortzea, euren lanarekin osasun-, osotasun- eta segurtasun-baldintza hobeagotan jarraitu ahal izan dezaten.

2.– Aurreko emaitzak lortzeko jarduerak eta emaitzak neurtzeko adierazleak erantsitako plangintzari buruzko ideia nagusian zehaztu dira.

Hirugarrena.– Jarduerak egikaritzeko epea.

Jarduerak egikaritzeko epea 18 hilabete izango da, 2017ko abenduaren 1etik zenbatzen hasita.

Laugarrena.– Izenpetzen duten alderdien aurrekontu-ekarpenak.

Aurreko klausuletan adierazitakoa egiteko aurreikusitako kostua ehun eta hogeita hamasei mila euro eta zero zentimo da (136.000,00 euro); kopuru hori xehatuta ageri da erantsitako aurrekontu-taulan.

FCAMk bere gain hartuko du aurreko klausuletan ezarritako ekintza guztiak eta erantsitako plangintzako ideia nagusian bildutakoak egikaritu eta kudeatzeko koordinazio teknikoa, eta guztira hogeita hamasei mila euro eta zero zentimoko (36.000,00 euro) ekarpena egingo du.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak ehun mila euro eta zero zentimoko (100.000,00 euro) ekarpena egingo du. Zenbateko hori honela ordainduko zaio FCAMri:

–% 50, hau da, berrogeita hamar mila euro eta zero zentimo (50.000,00 euro), hitzarmena sinatu ondoren.

– Gainerako % 50a, hau da, berrogeita hamar mila euro eta zero zentimo (50.000,00 euro), diru-laguntzaren – % 40ko edo hortik gorako zenbatekoa justifikatu ondoren. Horretarako, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziara dagokion txosten tekniko-finantzarioa igorri beharko da.

– Proiektuaren % 100 sei hilabeteko epean justifikatu beharko da, hitzarmenaren amaiera-datatik aurrera zenbatzen hasita.

Hitzarmen honetan aurreikusitako diru-laguntza bateragarria da beste edozein erakundek, publikoak nahiz pribatuak, helburu berarekin eman litzakeenarekin, betiere horren ondorioz, gainfinantzaketarik sortzen ez bada. Gainfinantzaketa egonez gero, diru-laguntza dagokion gehieneko mugaraino murriztuko da.

Bosgarrena.– Hitzarmenaren jarduera ekonomikoak egikaritzeko soilik erabili behar duen banku-kontua.

FCAMk 355057480 -Banco de América Central (BAC)- zenbakiko banku-kontua erabiliko du Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak hitzarmen hau egikarituz transferituko dizkion funtsak kudeatzeko berariazko kontu gisa (dolarretan). Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak ordainketa bakoitzean transferitutako diru-kopurua kontu espezifiko horretara transferituko da berehala, eta ezin izango da aurrez inolako diru-mugimendurik egin.

Seigarrena.– Ondasunen jabetza eta jabetza intelektuala.

1.– Hitzarmen honetan aurreikusitako finantzaketarekin eskuratutako ondasunak IM-Defensoras ekimenaren jabetzakoak izango dira.

2.– Hitzarmen honen finantzaketarekin garatutako dokumentu eta materialen jabetza intelektuala IM-Defensoras ekimenarena izango da.

Zazpigarrena.– Jarraipen Batzorde Mistoa.

1.– Jarraipen Batzorde Misto bat eratuko da, hitzarmen honetan aurreikusitako jardueren jarraipena, gauzatzea eta koordinazioa bermatzeko; batzordea osatuko dutenak honako hauek dira:

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren bi ordezkari, Zuzendaritzak izendatuak; haietako bat Batzordeko presidentea izango da, eta bestea, idazkaria.

FCAMko bi ordezkari, organo eskudunak izendatuak.

2.– Batzorde horrek ohiko bilkura egingo du gutxienez lehenengo egikaritzapen-urtearen amaieran eta/edo 1. txosten tekniko-finantzarioa aurkeztu ondoren, eta bigarren aldiz, hura amaitzean, azken txostena aurkeztu ondoren.

3.– Salbuespenez, batzordekideek egokitzat ikusten dutenean eta, hala badagokio, batzordekide batek eskatzen duenean bildu ahal izango da Jarraipen Batzorde Mistoa.

4.– Jarraipen Batzordearen erregimen juridikoak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean kide anitzeko organoei buruz jasotako arauei jarraituko die.

Zortzigarrena.– Hitzarmena suntsiarazteko arrazoiak.

Hitzarmen hau izenpetu duten alderdiek honako hau hartuko dute hitzarmena suntsiarazteko arrazoitzat: hitzarmenean bildutako estipulazioak eta indarrean dagoen legerian hitzarmenaren nondik norakoei buruz jasotako beste edozein estipulazio ez betetzea.

Bederatzigarrena.– Funtsezko aldaketak.

FCAMk baimen-eskaera bidali beharko du Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziara, proiektuaren aldaketak eta luzapenak dakartzan edozein aldaketa egin aurretik. Aldaketa horiek Jarraipen Batzorde Mistoaren esparruan aztertuko dira. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari dagokio proposatutako aldaketak onartzea.

Hamargarrena.– Hitzarmenaren iraupena eta aldaketa.

1.– Sinatu eta hurrengo egunetik hasiko da indarrean hitzarmena eta 2020ko azaroaren 30era arte luzatuko da.

2.– Hitzarmena bi alderdiak ados jarrita amaitu ahalko da.

3.– Era berean, Hitzarmena izenpetu duen edozein alderdik eman ahal izango du amaitutzat hitzarmena modu alde bakarrean, betiere idazki bidezko aurreabisua tarteko, eta gutxienez hiru hilabeteko aurrerapenarekin jakinaraziko zaio beste alderdiari.

4.– Hitzarmena bi alderdiak ados jarrita luzatu ahalko da lau urtera arte, hitzarmena amaitu baino hilabeteko aurrerapenarekin gutxienez.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.

Fondo Centroamericano de Mujeres Fundazioaren zuzendari exekutiboa,

CARLA MERCEDES LÓPEZ CABRERA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala