Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2018ko otsailaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ARABAKO FORU ALDUNDIA
687

IRAGARKIA, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Gizartegintza Arloko zuzendariorde teknikoaren lanpostua (kodea: 81.003) izendapen aske bidez betetzeko deialdiari dagokiona.

Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialeko 13. zenbakian (2018ko urtarrilaren 31koa), Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Administrazio Kontseiluko lehendakariaren ebazpen bat argitaratu da, zeinaren bidez onartzen baita Gizartegintza Arloko zuzendariorde teknikoaren lanpostua (81.003 kodea) izendapen aske bidez betetzeko deialdia, bai eta deialdi horren oinarriak biltzen dituen eranskina ere.

Aipatutako eranskinaren arabera, hirugarren oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituzten interesdunek, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Administrazio Kontseiluko lehendakari andreari zuzendu beharko dizkiote eskaerak, eta Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen erregistro orokorrean aurkeztu (Alaba Jeneralaren kalea 10, 5. solairua, 3 zenbakiko bulegoa. 01005 Vitoria-Gasteiz). Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aipatutako edozein bide erabilita aurkeztu ahal izango dira eskabideak, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 31.

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko zuzendaria,

JOSÉ LUIS ALONSO QUILCHANO.


Azterketa dokumentala