Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2018ko otsailaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
686

IRAGARKIA, Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuan, Integrazioko zuzendariorde mediko lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.

Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerenteak Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuko Integrazioko zuzendariorde mediko lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdia egin du. Deialdiaren oinarriak eta lanpostuaren profila ondoko helbidean argitaratuta daude: www.osakidetza.euskadi.net

Eskabideak deialdiaren oinarrietan jasotakoaren arabera aurkeztu beharko dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren, bertan adierazten den epean.

Donostia, 2018ko urtarrilaren 22a.

Donostialdea ESIko zuzendari gerentea.
E (1052/2015 Ebazpena, irailaren 3koa).

Pertsonaleko zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.


Azterketa dokumentala