Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2018ko otsailaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
683

67/2018 EBAZPENA, urtarrilaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Olvido Martínez Fernández andrea Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako Asistentzia Koordinatzeko zuzendari lanpostutik kentzeko dena, berak hala eskatuta.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 19ko 2139/2015 Ebazpenaren bidez (abenduaren 10eko EHAA, 235. zk.), Olvido Martínez Fernández andrea Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako Asistentzia Koordinatzeko zuzendari izendatu zen.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek hauxe

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Olvido Martínez Fernández andrea Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako Asistentzia Koordinatzeko zuzendari lanpostutik kentzea, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2018ko otsailaren 19tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari, Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuari, eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetzari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 24a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala