Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2018ko otsailaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
682

65/2018 EBAZPENA, urtarrilaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Jesús Millas Ros jauna Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko Medikuntza Arloko Asistentzia Koordinatzeko zuzendari lanpostutik kentzen duena, berak hala eskatuta.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 22ko 151/2016 Ebazpenaren bidez (EHAAren 41. zk.an argitaratu zen, martxoaren 1ean), Jesús Millas Ros jauna Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko Medikuntza Arloko Asistentzia Koordinatzeko zuzendari izendatu zen.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, zuzendaritza nagusi honek hauxe

EBATZI DU:

Lehenengoa.– Jesús Millas Ros jauna Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko Medikuntza Arloko Asistentzia Koordinatzeko zuzendari lanpostutik kentzea, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek ondorioak izango ditu EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera.

Hirugarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari, Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuari, eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetzari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 24a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala