Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2018ko otsailaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
680

1772/2017 EBAZPENA, abenduaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuko (ESI) zuzendari gerentearena. Honen bidez, aldi baterako izendatzen da, erakunde horretan, Vicente Portugal Porras jauna Kirurgia Orokorra eta Aparatu Digestiboa osasun ataleko buru, lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.

EGITATEAK

1.– Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerentearen uztailaren 19ko 1186/2017 Ebazpenaren bidez, Barrualde-Galdakao ESIn Kirurgia Orokorra eta Aparatu Digestiboa osasun ataleko buruaren lanpostua lehiaketa bidez betetzeko deialdia egin da. Ebazpena hori argitara eman zen EHAAn (2017ko urriaren 2koan), BOEn (2017ko urriaren 7koa) eta Osakidetzaren web orrian.

2.– Eskaerak aurkezteko 15 egun balioduneko epea zegoen, deialdi-ebazpen hori dagokien aldizkari ofizialetan azken aldiz argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, eta interesdunak epe horretan aurkeztu zuen eskaera. 2017ko urriaren 30ean amaitu zen epea.

3.– Eskabideak aurkezteko epea amaituta, eta parte hartzaileak bete beharreko baldintzak aztertu ondoren, Osakidetzaren web orrian, 2017ko azaroaren 2an, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratu zen.

4.– Erreklamazioak aurkezteko epea behin amaituta (2017ko azaroaren 16an), eta ez denez bat ere aurkeztu, behin betiko zerrendak onartu dira 2017ko azaroaren 17an, dagokion eran argitaratzeko.

5.– Behin betiko zerrendak, Balorazio Batzordeko kideen izendapenarekin batera, baita kudeaketaren memoria-proiektua jendaurrean jartzeari buruzko iragarpena ere, Osakidetzako web-orrian argitaratu ziren, 2017ko azaroaren 20an. Hautagaiari ere jakinarazi zitzaion aipatu deialdia.

6.– Kudeaketaren memoria-proiektua jendaurrean jarrita, eta Balorazio Batzordeak aurkeztutako hautagaia baloratuta (2017ko abenduaren 14an), baita dagokion izendapen-proposamena eginda ere (2017ko abenduaren 14an); eta Vicente Portugal Porras jaunak dauzkan ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Kirurgia Orokorra eta Aparatu Digestiboa osasun atal-buru, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakao ESIan.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerentearen uztailaren 19ko 1186/2017 Ebazpenaren 7.. oinarriak ezartzen duenez, Barrualde-Galdakao ESIko Kudeaketa Zuzendaritzak, egindako proposamena ikusita, ebazpen bat emango du proposatutako izangaiak deialdian eskainitako lanpostua betetzeko izendatzeko edo deialdia hutsik uzteko.

2.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 3. arau komuna; uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, lanpostu funtzionalak arautzen dituena; eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena, bereziki, zerbitzu-erakundeetako zuzendari gerenteen eskumenei buruzko 15. artikuluak jasotakoak eta aplikatu beharreko arauei buruzkoak.

Aurreko guztia aintzat harturik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Vicente Portugal Porras jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakao ESIko Kirurgia Orokorra eta Aparatu Digestiboa osasun ataleko buru izendatzea aldi baterako.

Bigarrena.– Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz, eta data honetatik aurrera ondorioak izango ditu: 2018ko urtarrilaren 1a.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitutakoan utziko du lanpostua, ez bada luzapena onartzen, betiere Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango dute, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunaren 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

Seigarrena.– Ebazpen hau argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren web-orrian.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera.

Galdakao, 2017ko abenduaren 14a.

Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerentea,

JON GUAJARDO REMACHA.


Azterketa dokumentala