25. zk., 2018ko otsailaren 5a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (188 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
ETCHEVERRY ENEA, S.COOP.
648
IRAGARKIA, Etcheverry Enea S. Coop. kooperatiba-sozietatea desegin eta likidatzeari buruzkoa.
Indarrean dagoen araudia betetzeko, jakitera ematen da, herritar orok jakin dezan, ezen, 2016ko abenduaren 21eko ezohiko batzarrean aho batez onartu zela Etcheverry Enea S. Coop. kooperatiba-sozietatea desegin eta likidatzea. Horretaz gainera, azken balantzearen likidazioa ere aho batez onartu zen, bai eta sozietatearen ondasunak banatzeko proiektua ere, likidatzaileak aurkeztutakoa. Kooperatiba-sozietatea desegiteko eta likidatzeko agiriak eskura dituzte interesdunek, sozietatearen egoitzan.
Bilbao, 2017ko abenduaren 4a.
Likidatzailea,
JOSE ÁNGEL GOITIA FERNÁNDEZ.