25. zk., 2018ko otsailaren 5a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (186 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
640
EDIKTUA, 3066/2017 espetxe-zaintzako espedientearen ondoriozkoa.
Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko magistratua naizen aldetik, hau jakinarazten dut:
Nire kargupeko epaitegi honetan, 3066/2017 espedientea ari da bideratzen Antonio Jose Fernandez Pastor zigortuaz (Bilbon 1980-08-01ean jaioa, 30692103Y NAN, Alfredoren eta Maria Josefaren semea, azken helbidea Gorte kalea 1, 5. ezk., Bilbao) ezarri zaizkion gizartearentzako lanak betetzeari buruz; gaur egun, ez dakigu non dagoen; haren espediente horretan 2017-11-08an autoa eman da, eta honako hau dio xedapen-zatiak: «Deklaratzea Antonio Jose Fernandez Pastorrek ez duela bete Bilboko Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiak 109-16-M betearazpen-aginduan ezarritako zigorra, hamazazpi egunez gizartearentzako lanak egitekoa.
Horren berri eman bekio zigorra ordeztea erabaki zuen epaitegiari, legezko ondorioetarako.
Artxiba bitez jarduketak.
Antonio Jose Fernandez Pastor baldintzapean askatuari, non dagoen ez dakigunez, jakinarazpen gisa balio diezaion, agindutakoa betetzeko, ediktu hau egiten dut Bilbon (Bizkaia), 2018ko urtarrilaren 17an; halaber, ebazpen honen aurka erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela ohartarazten zaio, ediktu hau jakinarazten denetik hiru eguneko epean.
MAGISTRATUA.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.