Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2018ko otsailaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
639

EDIKTUA, 8141/2015 espetxeratuen zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Maria Dublang Cabrerak, Bilboko Espetxe Zaintzako Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradu naizen honek,

Jakinarazten dut: epaitegi honetan, Jose Antonio Sanchez Susaeta (1967-12-04an sortua; NAN-zk.: 16291652Q; azken helbide ezaguna: Badaia kalea 17, Vitoria-Gasteiz, baina egun ez dakigu non dagoen) zigortuari buruzko 8141/2015 prozedura bideratu da, zeinaren autoetan epaia eman baita 2018-01-15ean. Hau diote haren aurrekariek eta erabakiak:

AUTOA

Bilbao (Bizkaia), 2018ko urtarrilaren 15a.

EGITATEAK

Lehenengoa.– Espediente honetan, 2015eko azaroaren 16an jakin zen Jose Antonio Sanchez Susaeta zigortuari, 943/15-P1-F auzian, Vitoria-Gasteizko Betearazpeneko Zerbitzu Erkide Prozesalak ezarritako gizartearentzat lan egiteko 40 eguneko betearazpen-planaren berri.

Bigarrena.– Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuak jakinarazi duenez, zigortua ez da bere aurrera agertu hasieran landutako betearazpen-plana aldatu zenetik; ezarritako 40 egunetatik 38 egun falta zitzaizkion betetzeko. Eta, beraz, ez du egiaztatu egun horiek egin dituen edo ez, behar den sinadura-partea ez baitu aurkeztu. Ez da posible harekin harremanetan jartzea horien berri emateko.

Hirugarrena.– Epaitegi honek erabaki du zigortuak zerbitzu horretan agertu behar duela, sinadura-parteak aurkeztuta behar bezala egiazta dezan ezarritako egunak bete dituela edo egiteke dituen egunen beste betearazpen-plan bat egin dakion, eta ohartarazten zaio egitateak kondena urratu izanaren delitu izan daitezkeela eta epaitegiak dekreta dezakeela zigorra ez duela bete; agerraldia ez da gauzatu, zigortuari jakinarazi ezin izan zaiolako, non den ez baitakigu. Eta epaitegi honetako iragarki-taulan jarritako ediktuen bidez gauzatu da bere egunean erabakitako eginbidea.

Laugarrena.– Fiskaltzari jarduketak helarazi ondoren, hona hemen Fiskaltzak adierazitakoa: Zigor Kodearen 49.6 artikuluaren arabera jokatu dadila.

ERABAKIA:

Bete gabetzat jotzea gizartearentzako lanak egiteko Vitoria-Gasteizko Betearazpeneko Zerbitzu Erkide Prozesalak 943/15-P1-F betearazpenean Jose Antonio Sanchez Susaetari ezarri zion 40 eguneko zigorretik 38 egun.

Bidal bekio lekukotza Vitoria-Gasteizko dagokion guardiako epaitegiari, oinarri bakarrean ezarritako ondorioetarako.

Jakinaraz bekio ebazpen hau epaia eman duen epaitegiari, behar diren ondorioetarako.

Jakinaraz bekie ebazpen hau Fiskaltzari, Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuari eta zigortuari, ebazpenaren kopia emanez, eta adieraz bekie, haren aurka, erreforma-errekurtsoa jarri ahal izango dela epaitegi honetan hiru eguneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera.

Eta horixe erabaki eta sinatzen du Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko magistratuak; fede ematen dut.

Jose Antonio Sanchez Susaeta zigortua non dagoen ez dakigunez eta jakinarazpen eta errekerimendu gisa balio diezaion, agindutakoa betetzeko, ediktu hau egin dut Bilbon (Bizkaia) bi mila eta hemezortziko urtarrilaren hamabostean; halaber, ohartarazten zaio ezen, ebazpen horren aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela, ediktu hau jakinarazi eta hiru eguneko epean.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala