25. zk., 2018ko otsailaren 5a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (194 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO MERKATARITZA ARLOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
637
EDIKTUA, 290/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Bilboko Merkataritzako 2 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 290/2016 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Angel Maria Bravo Dominguez.
Abokatua: Heidi Moragues Zubiri.
Procuradorea: Cristina Gomez Martin.
Demandatua: Jonatan Joven Joven eta Invermas Brocker SLU.
Gaia: judizio arrunteko demanda.
Judizio horretan, epaia eman da 2016-11-09an. Hona hemen epaitza:
EPAITZA
Jonatan Joven Jovenen eta Invermas Brocker SLUaren aurka, Ángel María Bravo Domínguezen izenean eta hura ordezkatuz, Gómez Martín prokuradoreak aurkeztutako demanda partez baietsi egiten dut, eta auzi-jartzaileari honako hauek pagatzera kondenatzen ditut demandatuak solidarioki: 6.000 euro gehi legezko interesak, demanda aurkeztu zen egunetik ebazpen honen egunera artekoak; eta egun horretatik ordainketa guztiz egin arte legezko interesa bi puntutan gehituko da.
Alderdi bakoitzak berak eragindako kostuak ordaindu beharko ditu, eta komunak, erdi bana.
Jonatan Joven Jovenen eta Invermas Brocker SLUen egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb). Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, hogei egun balioduneko epean. Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao (Bizkaia), 2018ko urtarrilaren 4a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.