25. zk., 2018ko otsailaren 5a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (204 KB - 2 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
636
EDIKTUA, 485/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 485/2017 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Medius Collection, S.L.
Abokatua.
Prokuradorea.
Demandatua: Tatiana Schorr De Souza.
Gaia: hitzezko judizioa.
Judizio horretan, epaia eman da 2018-01-12an. Hona hemen idazpurua eta epaitza:
9/2018 EPAIA
Epailea: David Losada Duran jauna.
Lekua: Vitoria-Gasteiz.
Eguna: bi mila eta hamazortziko urtarrilaren hamabia.
Alderdi demandatzailea: Medius Collection, S.L.
Abokatua.
Prokuradorea.
Alderdi demandatua: Tatiana Schorr De Souza.
Abokatua.
Prokuradorea.
Judizioaren gaia: kontratuak, orokorrean.
EPAITZA
Hori guztia dela eta, osorik ezesten da Tatiana Schorr De Souzaren aurka Medius Collection, S.L.k aurkeztutako demanda. Horrela, bada, demandatzailea kondenatzen da kausa honetan sortutako prozesu-gastuak ordain ditzan.
Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Tatiana Schorr De Souza demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Ebazpen honen aurka, demandatu auzi-iheslariak ezin du inolako errekurtsorik aurkeztu.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 12a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.