Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2018ko otsailaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
634

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 1142/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: behin betiko neurriak aldatzekoa. 1142/2017.

Demandatzailea: Maryam Bensalem Al Mokadem.

Abokatua: Jose Miguel Fernandez Lopez de Uralde.

Prokuradorea: Maria Boulandier Frade.

Demandatua: Mounir Boudhar Tannaoui.

Gaia: neurriak.

Judizio horretan, epaia eman da, 2018-01-16an. Hona hemen:

13/2018 EPAIA

Vitoria-Gasteizko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu M.ª Belen Gonzalez Martín andreak ikusi ditu epaitegi honetan bideratu diren behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 1142/2017 autoak. Hauek izan dira alderdiak: batetik, Maryam Besalem Al Mokadem, demandatzailea, Boulandier prokuradorearekin; eta bestetik, Mounir Boudhar Tannaoui demandatua (auzi-ihesean eta ordezkaritza prozesalik gabe), eta Ministerio Fiskalak ere parte hartu du. Horrenbestez, honako ebazpen hau eman du.

Mounir Boudhar Tannaoui demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 16a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala