Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2018ko otsailaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
632

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 285/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 285/2017 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Medius Collection, S.L.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Mariate Aban Ureña.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-01-16an. Hona hemen epaitza:

7/2018 EPAIA

Epailea: Nuria Ballve Botas andrea.

Lekua: Durango (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamazortziko urtarrilaren hamaseia.

Alderdi demandatzailea: Medius Collection, S.L.

Abokatua.

Prokuradorea.

Alderdi demandatua: Mariate Aban Ureña.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

Baliogabetzat jotzen da Aban Ureña Mariate-ren eta Kreditech Spain, S.L.ren artean egindako mailegu-kontratua, zeinaren kreditua Medius Collection, S.L.k eskuratu baitzuen 2016-02-01ean. Horrenbestez, erabakitzen da Aban Ureña Mariatek bostehun euro ordaindu behar dizkiola Medius Collection, S.L.ri. Zenbateko horretatik, dagoeneko ordainduta dagoen edozein zenbateko kendu beharko da, dela tronkoaren edo interesen kontura ordaindutakoa, dela erreklamatzen zen edozein kontzepturen kontura. Ez da kosturik ezartzen.

Bidali bedi behin betiko ebazpen honen lekukotza, eta jakinarazi bekie alderdiei. Halaber, eraman bedi lekukotza jarduketetara eta sar bedi ebazpena epaitegi honetan horretarako gordetzen den liburuan.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Mariate Aban Ureña demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak ezin du errekurtsorik jarri.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako bulego judizialean.

Durango (Bizkaia), 2018ko urtarrilaren 16a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala