Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2018ko otsailaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
631

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 376/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 376/2016 adostasunik gabeko dibortziorako auzia.

Demandatzailea: Cosmina Monica Lupusanschi.

Abokatua: Maria del Mar Martin Moreno.

Prokuradorea: Oscar Mejias Abad.

Demandatua: Catalin Marian Lupusanschi.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Judizio horretan, epaia eman zen 2018ko urtarrilaren 16an, eta honakoa da haren epaitza:

XEDAPENAK

Baietsi egiten dut epaitegietako prokuradore Mejías jaunak Cosmina Monica Lupusanschiren izenean eta bera ordezkatuz aurkeztutako demanda, Catalin-Marian Lupusanschiren aurkakoa, eta horren ondorioz:

1.– Cosmina-Monica Lupusanschiren eta Catalin-Marian Lupusanschiren arteko ezkontza –2004ko ekainaren 3an, Errumaniako Tirgu-Mureshirian egin zena–, dibortzioz deseginda dagoela deklaratzen dut. Legezko ondorio guztiak izango ditu horrek, epai hau irmo bihurtzen denetik aurrera, baina ez du fede oneko hirugarrenik kaltetuko, harik eta Erregistro Zibilean inskribatzen den arte.

2.– Ezkontzako araubide ekonomikoa deseginda geratzen da.

3.– Behin betiko ezeztatuta geratzen dira ezkontideek elkarri emandako adostasun eta ahalordeak.

Berariaz ez da kosturik ezartzen.

Epai hau irmo bihurtzen denean, jakinaraz bakio ofizioz Erregistro Zibilari, dagozkion idazpenak egin daitezen (Prozedura Zibileko Legearen 755. artikulua).

Catalin Marian Lupusanschi demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2018ko urtarrilaren 17a.

JUSTIZIA-ADMINISTRAZIOKO LETRADUA.


Azterketa dokumentala