![Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria](/appcont/servibopvi/images/bopv_anuncio_e.png)
25. zk., 2018ko otsailaren 5a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (191 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
627
EDIKTUA, hiri-errentamenduei buruzko 1025/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.
1025/2016 hitzezko judizioa.
Nik, Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiko justizia-administrazioaren letradua naizen aldetik, eta Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, fede ematen dut:
Epaitegi honetan bideratu den JVB 1025/2016 prozeduran, epaia eman du epaitegi honetako epaile magistratuak 2017-11-29an.
Lavanderías Sarriko, S.L. non dagoen ez dakigunez, ediktu honen bidez epaia jakinarazten zaio. Halaber, adierazten zaio ebazpena ez dela irmoa, eta horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera 20 egun balioduneko epean.
Bilbao (Bizkaia), 2017ko abenduaren 13a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.