Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2018ko otsailaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
625

EBAZPENA, 2018ko urtarrilaren 19koa, Justiziako sailburuordearena, Lan eta Justiziako sailburuaren 2017ko irailaren 19ko Aginduaren bidez deitutako diru-laguntzen esleipena ebatzi eta argitaratzeko dena (2017ko irailaren 19ko Agindua, Karrera Judizialera, Fiskalera eta Justizia Administrazioko Letraduen Kidegora iristeko prestaketa-laguntzetarako deialdia egiteko eta laguntza horiek arautzeko dena).

Karrera Judizialera, Fiskalera eta Justizia Administrazioko Letraduen Kidegora iristeko prestaketa-laguntzetarako 2018ko deialdia egiteko eta laguntza horiek arautzeko den Lan eta Justiziako sailburuaren 2017ko irailaren 19ko Aginduan ezarritakoarekin bat etorriz (urriaren 13ko EHAA, 196. zk.), eta aginduan bertan izendatutako kideek osatutako hautaketa-batzordeak 2018ko urtarrilaren 18ko bileran egin zuen proposamena kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 1.– Karrera Judizialera, Fiskalera eta Justizia Administrazioko Letraduen Kidegora iristeko prestaketa-laguntzen onuradun hautatzea honako hauek:

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

2.– Onuradun izaera bukatu, horri uko egin, baldintzak bete ez, ezintasunen bat gertatu edota beste edozein gertakizunen eraginez deialdi honetako diru-laguntzaren onuradun izaera galtzen den kasuetarako –betiere, dena delako egoera hori laguntza ematen denetik bi hilabete igaro baino lehenago gertatzen bada–, ordezko hauek izendatzea, hurrenkera honetan:

(Ikus .PDF)

3.– Eskatzaile hauek kanpo uztea, deialdia egin zuen aginduan eskatutako dokumentazioa ez bidaltzeagatik edo aginduan eskatutako baldintzaren bat betetzeagatik:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 19a.

Justiziako sailburuordea,

MARÍA ARRATE GALLASTEGUI OYARZABAL.


Azterketa dokumentala