Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2018ko otsailaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
623

EBAZPENA, 2018ko urtarrilaren 22koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, 2017-2018ko ikasturtean ikasleen nazioarte mailako mugikortasun-programak dituzten EAEko unibertsitateei, goi-mailako arte- eta kirol-irakaskuntzen ikastetxeei eta beste zenbait erakunderi emandako diru-laguntzen zenbatekoa handitzen duena.

2017-2018ko ikasturtean ikasleen nazioarte mailako mugikortasun-programak dituzten EAEko unibertsitateei, goi-mailako arte- eta kirol-irakaskuntzen ikastetxeei eta beste zenbait erakunderi diru-laguntzak emateko deialdia egiten duen Hezkuntzako sailburuaren 2017ko urriaren 25eko Aginduaren 2. artikuluan ezartzen denez (EHAA, 2017ko azaroaren 9koa), agindu horretako laguntzen helburua betetzeko 1.071.200 euro ezarriko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko 2018ko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-partidaren kontura.

Bestetik, agindu horren 3. artikuluan ezartzen denez, finantzaketa ebatzi baino lehen, laguntza hauek finantzatzera bideratutako zenbateko osoa handitu ahal izango da, legerian aurreikusitako kreditu-lotura edo aurrekontu-aldaketen araubidearen arabera.

Euskal Autonomia Erkidegoko 2018ko Aurrekontu Orokorren Legean 528.000 euro gehiago jaso dira partida horren kargura, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateetan eta goi-mailako ikastetxeetan nazioarteko mugimenduak egiten dituzten ikasleen kopuruak gora egin duelako.

Hori guztia dela eta, ikasleen nazioarte mailako mugikortasun-programak dituzten EAEko unibertsitateei, goi-mailako arte- eta kirol-irakaskuntzen ikastetxeei eta beste zenbait erakunderi diru-laguntzak emateko deialdia 2017-2018 ikasturterako arautzen duen Hezkuntzako sailburuaren 2017ko urriaren 25eko Aginduaren 3. artikuluan adierazitakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Hezkuntzako sailburuaren 2017ko urriaren 25eko Aginduaren 2. artikuluan (EHAA, 2017ko azaroaren 9koa) ezarritako zenbatekoa aldatzea; hain zuzen ere, milioi bat eta seiehun mila (1.600.000) ezarriko dira guztira; kopuru hori 2018ko aurrekontu-ekitaldiari egotziko zaio.

Horrela, bada, 2017ko urriaren 25eko Aginduaren 2. artikulua honela idatzita geratuko da:

2. artikulua.– Helburu hori betetzeko, 1.600.000 euro ezarriko dira.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 22a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala