Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2018ko otsailaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
620

AGINDUA, 2017ko abenduaren 22koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez erabaki baita Vitoria-Gasteiz udalerriko Koroatze auzora zabaltzea Birgaitze Integratuko Areetarako oro har finkatuta dagoen finantzaketa kualifikatua.

AURREKARIAK

1.– Vitoria-Gasteizko Udalak idatzi bat bidali zuen Birgaitze Integratuko Areetarako zehaztuta dauden diru-laguntzak eskatzeko, Koroatze auzoarentzat. Idazkiarekin batera, hauek bidali zituen: eremuaren mugaketa-planoa, deskribapen eta justifikazio memoria, gizarte eta hirigintza azterlana, ekonomia eta finantza azterlana eta jarduketa-programa.

2.– Eremu horren jardute-esparruaren mugaketa honako hauetan oinarritzen da: espedientean jasotzen diren agirietan, Udalak aurkeztutako mugaketa planoan, udalerriko Plan Orokorrean eta organo honetara atxikitako langileriak egindako inguruaren begizko ikuskapenean. Mugaketa Agindu honi atxikitzen zaion planoan zehazten da.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila da espediente hau ebazteko organo eskuduna, apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuan, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenean, eta abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuan, ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzkoan, xedatutakoaren arabera.

2.– Aipatutako abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak horretarako emandako Agindu bidez eta Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritzaren aldez aurreko txostenaren ondoren, Birgaitze Integratuko Areetarako finkatuta dauden diru-laguntzak eman ahal izango dizkie aipatutako Dekretuaren 9.2 artikuluan definitutako eremuei, salbu area horiek kudeatu eta burutzeko Birgaitze Plan Berezia idatzi behar denean.

3.– Kasu honetan bete egiten dira 317/2002 Dekretuaren 9.2 artikuluan finkatutako baldintzak, hau da, degradazio ekonomiko-soziala eta urbanistiko-arkitektonikoa. Ondorioz, Area Degradatutzat hartu da Vitoria-Gasteizko Koroatze auzoa, 2017ko abenduaren 21ean emandako txostenaren arabera. Txostena espedientean dago.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Baimentzea, ondare eraikiari dagokionez, abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuan ezarritako Birgaitze Integratuko Areetarako diru-laguntzak ematea Vitoria-Gasteizko Koroatze auzoan burutuko diren babespeko birgaitze jarduketei.

Bigarrena.– Agindu honen berri ematea Vitoria-Gasteizko Udalari eta dagokion Lurralde Historikoko Foru Aldundiari.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta dagokion Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena.– Agindu honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari hau jakinarazten den biharamunetik hasi eta hilabeteko epearen barruan edo, bestela, administrazioarekiko auzierrekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian bi hilabeteko epean, jakinarazpena jasotzen denetik hasita, eraginik izan gabe denen jakintzarako argitaratu izanak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 22a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala