24. zk., 2018ko otsailaren 2a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (193 KB - 2 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
EUSKO TRENBIDEAK SAU
613
IRAGARKIA, Vitoria-Gasteizko Tranbiarako material mugikorraren horniketa kontratatzeko lizitazio publikoaren esleipena iragartzeko dena.
1.– Erakunde kontratatzailea.
a) Kontratazio-organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos SAU sozietate publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Erosketa eta Kontratazio Saila.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena: tranbiarako material mugikorra, parkeko piezak, ordezko piezak hornitzea eta simulagailua egokitzea.
b) Burutzapen/entrega tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa.
c) Burutzapen epea: 21 hilabete. Luzatuz gero, 2021ean bukatuko da.
d) Loteak: ez.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: lehiaketa publikoa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: lehiaketa honetako lizitazioko gehiengo aurrekontua hamaika milioi eta berrogei mila euro dira, 11.040.000,00 euro (BEZik gabe). Kontratuaren balio haztatua argitalpen ondorioetarako hogeita bi mila milioi eta laurogei mila euro, 22.080.000,00 euro (BEZik gabe) aurreikusitako ustezko luzapenak barne.
5.– Bermeak: baldintza pleguen arabera.
6.– Esleipena.
EuskoTrenbideak Ferrocarriles Vascos SAUko Kontratazio Batzordeak, 2017ko abenduaren 20ko datarekin, Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles SA (CAF) enpresari lizitazioa ematea erabaki du guztira 11.010.459,00 eurotan (BEZik gabe) eta honek lehenengo hiru tranbiak hartzen ditu, eta baita parkeko piezak, ordezko piezak eta simulagailuaren egokitzea ere 21 hilabeterako. Luzatuz gero, unitate bakoitzeko prezioa 3.675.000,00 eurokoa da (BEZik gabe) (gehienez 3 tranbia). 3 tranbien luzapena 2018ko urria baino lehen aldi berean eskatuz gero, tranbia bakoitzeko eskainitako unitateko prezioa 3.575.000,00 eurokoa izango da. Bakarrik benetan burututako horniketak fakturatuko dira eta aurretiaz Euskotrenek eskatuta, ezarritako prezioen arabera.
7.– Iragarkiaren gastuak: iragarki honen gastuak, lehiaketaren esleipena lortzen duen enpresak ordainduko ditu.
Bilbao, 2018ko urtarrilaren 23a.
Zuzendari nagusia,
MANUEL LEZA OLAIZOLA.