Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2018ko otsailaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
610

IRAGARKIA, Segurtasuneko sailburuaren agindu bat jakinarazteko dena, zeinaren bidez ez baitira onartzen Ertzaintzaren funtzionario eta erretiratuek lan-ibilbidearen garapena dela-eta aurkeztutako Administrazioaren ondare-erantzukizunagatiko erreklamazioak.

Ezinezkoa izan da agindu hori jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 42. eta 44. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Agindu horrek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian edo interesdunaren bizitokiari dagokion hartan (betiere, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren jurisdikzioaren barruan), bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hasita.

Interesdunak eskuragarri du ebazpenaren testu osoa, helbide honetan: Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea, Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz.

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakinaren gainean egon dadin, eta banakako jakinarazpenaren balioa izan behar du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 29a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala