24. zk., 2018ko otsailaren 2a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (206 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
609
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 1153/2017 prozedura laburtuan hirugarren interesdun diren pertsonak.
1153/2017 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea –prozedura laburtua- bidaltzeko agindu du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegiak. Auzi-errekurtso hori ondoko egintzaren aurka jarri da: Agindua, 2017ko urriaren 2koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez ezetsi egiten baita Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak 2017ko uztailaren 13an eman zuen Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Aurkaraturiko Ebazpenaren bidez, Euskadiko Autonomia Erkidegoko toki-administrazioetan, Idazkaritza, Idazkaritza-Kontuhartzailetza eta Kontuhartzailetza-Diruzaintza azpieskalei dagozkien lanpostuak aldi baterako betetzeko lan-poltsa handiagotzeko hautaketa-prozesua deitzen da.
Administrazio-espedientea igorrita eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen 29/1998 Legeak, uztailaren 13koak, 49. artikuluan xedatzen duenarekin bat, prozeduran interesdun direnak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian ager daitezen, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.
Aipatutako prozeduran interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, 44. artikuluan xedatutakoa betez.
Jakinarazpen honek, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik izango du eragina.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 26a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.