Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2018ko otsailaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
605

EDIKTUA, 1575/2017 espetxeratuen zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Maria Dublang Cabrerak, Bilboko (Bizkaia) Espetxe Zaintzako Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradu naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: Epaitegi honetan 1575/2017 espedientea bideratu da, Erlantz Nacimiento Lopez zigortuaren aurka. Getxon jaioa 1995-09-07an, Getxoko auzokidea, Aitorren eta Igoneren semea, 16087650R NANa duena; honako hau da haren azken helbidea: Araiar kalea, 4, 2.a ezk. – Getxo; gaur egun non dagoen ez dakigu. Espediente horretan autoa eman da 2018-01-15ean, eta honela diote haren egitateek eta erabakiak hitzez hitz:

AUTOA

Bilbao (Bizkaia), 2018ko urtarrilaren 15a.

EGITATEAK

Lehenengoa.– 2017-03-03an jakin da espediente horretan Erlantz Nacimiento Lopez zigortuari ezarritako gizartearentzat lan egiteko 40 lanaldiren betearazpen-planaren berri, Bilboko Zigor arloko 7 zenbakiko Epaitegiaren 921/15-N auzian.

Bigarrena.– 2017-03-07an, Bizkaiko Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzutik txostena jaso genuen, zeinaren bidez jakitera eman zitzaigun zigortuak ez dituela bete ezarritako gizartearentzat lan egiteko lanaldietatik bat bera ere; ez dakigu zergatik eta nolatan.

Hirugarrena.– Epaitegi honek erabaki du zigortuak agertu behar duela zerbitzu horretan, beste betearazpen-plan bat egin dakion, eta ohartarazten zaio egitateak kondena urratzeko delitua izan daitezkeela eta epaitegiak zigorra ez duela bete dekreta dezakeela; izan ere, agerraldia ez da gauzatu, zigortuari jakinarazi ezin izan zaiolako, auzi-ihesean dagoelako. Hori dela eta, jakinarazpena ediktu bidez egitea erabaki da, eta ediktuok epaitegi honetako iragarki-taulan txertatu dira.

Laugarrena.– Fiskaltzari jarduketak helarazi ondoren, hona hemen handik adierazitakoa: joka bedi Zigor Kodearen 49.6 artikuluaren arabera.

ERABAKIA:

Bete gabetzat jotzen da 921/15-N betearazpenean Erlantz Nacimiento Lopez zigortuari ezarri zitzaion gizartearentzat lan egiteko 40 lanaldiko zigorra.

Bidal bekio lekukotza Bilboko Guardiako Epaitegiari, oinarri bakarrean ezarritako ondorioetarako.

Jakinaraz bedi ebazpen hau epaia eman duen epaitegiari, behar diren ondorioetarako.

Jakinaraz bekie ebazpen hau Fiskaltzari, Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuari eta zigortuari, ediktu bidez jakinarazi ere, ez baitakigu non dagoen. Ediktua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Adieraz bekio, halaber, ebazpenaren aurka erreforma-errekurtsoa jarri ahal izango duela epaitegi honetan, jakinarazpena egin ondoko hiru eguneko epean.

Hala erabaki eta sinatzen du Ruth Alonso Cardona andreak, Bilboko (Bilbao) Espetxe Zaintzako Epaitegiko epaile magistratuak; eta horren fede ematen dut.

Erlantz Nacimiento Lopez zigortua non dagoen ez dakigunez eta jakinarazpen eta errekerimendu gisa balio diezaion, agindutakoa betetzeko, ediktu hau egiten dut Bilbon (Bizkaia) bi mila eta hamazortziko urtarrilaren hamabostean; halaber, ohartarazten zaio ezen, ebazpen horren aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela, ediktu hau jakinarazi eta hiru eguneko epean.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala