Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

20. zk., 2018ko urtarrilaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

PASAIAKO PORTUKO AGINTARITZA
514

IRAGARKIA, Pasaiako Portu Agintaritzaren ebazpen bati buruzkoa, zeinaren bidez baimen bat emateko lehiaketaren deialdia egiten baita.

Estatuko portuei eta merkataritzako nabigazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 79.3 artikulua aplikatuz, argitara ematen da baimen hau emateko lehiaketaren deialdia egiten duen Pasaiako Portuko Agintaritzaren ebazpena:

1.– Xedea: 3.436 m2-ko azalera okupatzea, esleipendunaren portu-trafikoa osatzen duten salgaiak jartzeko.

2.– Kokalekua: Pasaiako portuko Buenavista kaia.

3.– Baimenaren indarraldia: 2018-12-31ra bitartean.

Lehiaketaren oinarrien eta baimena arautuko duten baldintzen pleguak erakundearen web-orritik deskarga daitezke, helbide honetan:

http://www.pasaiaport.eus/es/puerto/autoridad-portuaria/concursos-contrataciones

Eskabideak aurkezteko epea hogei (20) egunekoa izango da, iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Pasaia, 2018ko urtarrilaren 10a.

Lehendakaria,

RICARDO PEÑA QUINTELA.


Azterketa dokumentala