20. zk., 2018ko urtarrilaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (188 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
496
EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 624/2017 prozeduraren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 624/2017 BBNA.
Alderdi demandatzailea: Rosario Dalia Navarrete Herrera.
Alderdi demandatua: Salvador Mitogo Nchama.
Gaia: behin betiko neurriak aldatzea.
Judizio horretan, honako ebazpen hau eman da:
4/2018 epaia, Rosario Dalia Navarrete Herrera demandatzaileak eta Salvador Mitogo Nchama demandatuak 624/2017 behin betiko neurriak aldatzeari buruzko prozeduran emandakoa. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian gauzatu da.
Salvador Mitogo Nchama demandatuaren egungo helbidea edo bizitokia ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, 20 egun balioduneko epean.
Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 11.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.