Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

20. zk., 2018ko urtarrilaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
483

IRAGARKIA, Bilbao-Basurto ESI Erakunde Sanitario Integratuko San Vicente (Erradioterapia eta Medikuntza Nuklearra) Gainbegiraletzako Antolamendu Unitatean gainbegirale lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdiari buruzkoa.

Bilbao-Basurto ESI Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerenteak deialdia egin du Bilbao-Basurto ESIko San Vicente (Erradioterapia eta Medikuntza Nuklearra) Gainbegiraletzako Antolamendu Unitatean gainbegirale lanpostu bat izendapen askez betetzeko. Deialdiaren oinarriak eta lanpostuaren ezaugarriak web-orri honetan daude argitaratuta: www.osakidetza.euskadi.net

Eskabideak deialdiaren oinarrietan xedatutakoaren arabera aurkeztu beharko dira, bertan adierazitako epearen barruan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2017ko azaroaren 17a.

Bilbao-Basurto ESIko zuzendari gerentea.
E: (1556/2017 Ebazpena, ekainaren 20koa).

Bilbao-Basurto ESIko Pertsonaleko zuzendaria,

AMAYA DE ALLENDE ACHALANDABASO.


Azterketa dokumentala