Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2018ko urtarrilaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
471

IRAGARKIA, 27/17-G-CA espedientean Osasun Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkariak eman duen ebazpena jakinarazteko dena.

Hainbat saio egin dugun arren, Aranzazu Arregui Eizaguirre andreari, Erreka kafetegia establezimenduaren jabea denari (Urbitarte auzunea 5, Azpeitia, Gipuzkoa), ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi ebazpena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten zaio 2017ko urriaren 24an, ebazpena eman dela, osasun-araudiaren balizko arau-hausteengatik. Jarri zaizkion lau isunen zenbatekoa 2.201 eurokoa da.

Legezko ohartarazpenak:

Ebazpen honek ez dio bide administratiboari amaiera ematen, eta gorako errekurtsoa jarri ahalko zaio Osasuneko sailburuordeari. Gorako errekurtsoa ipini ahalko zaio aipatu sailburuordeari edo lurralde-ordezkariari, hilabeteko epean, jakinarazpenaren biharamunetik aurrera zenbatuta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015eko Legearen 121. eta hurrengo artikuluetan xedatutakoa betez. Espedientea ikusi ahal izango da Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Antso Jakituna etorbidea 35, Donostia).

Era berean, interesdunari ohartarazten zaio ordainketa hurrengo epean egin beharko duela: ebazpenaren irmotasuna hilaren 1a eta 15aren bitartean gertatzen bada, irmotasun datatik hurrengo hilabeteko 5a arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun balioduna arte. Ebazpenaren irmotasuna hilaren 16a eta azkeneko egunaren bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hilabeteko 20a arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun balioduna arte. Ebazpenak irmotasuna hartuko du, gorako errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea halakorik jarri gabe igarotzen denean, edo, interesatuak gorako errekurtsorik jarriz gero, gorako errekurtsoa ezetsi egin delako berria jasotzen duenean –ezetsi egiten bada, behintzat.

Diru-sarrera ondorengo bankuan eta kontu korrontean egingo da, espedientearen zenbakia adieraziz:

Caja Laboral-Euskadiko Kutxa – K. zk.: IBAN ES 84 3035 0060 47 060 0 90035 9 – Euskal Herriko Diruzaintza Nagusia.

Aipatutako borondatezko epean isunaren ordainketa egin ezean, behartze-bidez bilduko da, indarrean dauden xedapenen arabera, eta dagozkion gainordainekin.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek dies a quo moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Donostia, 2018ko urtarrilaren 11.

Gipuzkoako Osasuneko lurralde-ordezkaria,

JON ETXEBERRIA CRUZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala