19. zk., 2018ko urtarrilaren 26a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (221 KB - 2 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
EUSKAL TRENBIDE SAREA
466
IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, mantentze-lanetako ibilgailuak berritzeko lizitazioari publizitatea ematekoa (lur orotako ibilgailu bat eta 5 furgoneta).
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Faxa: 94 657 26 01.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu mota: hornidura.
b) Xedearen deskribapena: mantentze-lanetako ibilgailuak berritzea (lur orotako ibilgailu bat eta 5 furgoneta).
c) Buletin edo Aldizkari Ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2017ko maiatzaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 95. zk.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: laurogeita hamabi mila eta bostehun (92.500,00) euro BEZik gabe, bi lote hauetan banatuta: 1. lotea: hogeita sei mila (26.000,00) euro, BEZik gabe; 2. lotea: hirurogeita sei mila eta bostehun (66.500,00) euro, BEZik gabe.
5.– Esleipena.
a) Data: 2017ko uztailaren 13a.
b) Esleipenduna: 1. lotea: Bilbotruck, S.L. eta 2. lotea: Gaursa Autoak, S.L. Unipersonal.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: 1. lotea: hogeita lau mila eta seiehun (24.600,00) euro, BEZik gabe, eta 2. lotea: hirurogeita hiru mila hirurehun eta laurogeita hiru euro eta berrogeita zazpi zentimo (63.383,47), BEZik gabe.
e) Burutzapenerako/entregarako epea: 1. lotea: bi hilabete eta erdi; eta 2. lotea: hilabete eta erdi.
Bilbao, 2018ko urtarrilaren 15a.
Idazkari nagusia,
AINHOA ELOLA ARANBURU.