Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2018ko urtarrilaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
453

EBAZPENA, 2017ko azaroaren 27koa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baitira emandako zenbait diru-laguntza, herritar orok izan dezan horien berri. Ingurumen, Lurralde plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2017ko irailaren 26ko Aginduak (2017ko irailaren 28ko EHAA, 186. zk.) arautzen du irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei diru-laguntzak ematea, ingurumen-boluntariotzako proiektuak egin ditzaten, alegia.

Aipatutako diru-laguntzen deialdi-agindua ikusi da, eta, agindu honek xedatzen duenez, nahitaezkoa da emandako diru-laguntzen zerrenda jakinaraztea.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Emandako diru-laguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea. Zerrenda hau ondoko eranskin honetan zehazten da:

Eranskina: irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei ingurumen-boluntariotzako proiektuak egiteko emandako diru-laguntzen zerrenda (2017ko irailaren 26ko Aginduak, 2017ko irailaren 28ko EHAA, 186. zk.).

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 27a.

Ingurumeneko sailburuordea,

MARIA ELENA MORENO ZALDIBAR.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala