19. zk., 2018ko urtarrilaren 26a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (201 KB - 1 orri.)
- EPUB (189 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
443
IRAGARKIA, izendapen librearen bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Zuzendaritza Nagusian zerbitzuburu korporatiboaren lanpostua betetzeko deialdiari buruzkoa.
Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariak, izendapen askearen bidez, Giza Baliabideetako Zuzendaritzan (Osakidetzako Zuzendaritza Nagusian) zerbitzuburu korporatiboaren lanpostu bat betetzeko deialdia egiten du; zehazki, Berdintasuneko zerbitzuburuaren lanpostua. Deialdiaren oinarriak eta lanpostuaren profila web-orri honetan daude argitaratuta: www.osakidetza.euskadi.eus
Eskabideak, deialdiaren oinarrietan xedatutakoari jarraiki aurkeztu beharko dira, bertan adierazitako epearen barruan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 10a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendaria,
JUAN CARLOS SOTO PÉREZ.