Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2018ko urtarrilaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
439

EBAZPENA, 2018ko urtarrilaren 23koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiarena, honako ebazpen honen hutsen zuzenketa egiten duena: Ebazpena, 2017ko abenduaren 1ekoa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiarena, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente kategorian sartzeko hautaketa-prozedurarako deia egiten duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren 2017ko abenduaren 1eko Ebazpenean (2017ko abenduaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 238. zk). Ebazpen horren bidez, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente kategorian sartzeko hautaketa-prozedurara deia egiten da. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2017/6023 (26/5) orrialdean, honela dio:

«... gaizki emandako erantzun bakoitza erantzun zuzen bakoitzari emandako baliotik % 0,333rekin zigortuko da.»

baina honela esan behar du:

«... gaizki emandako erantzun bakoitza erantzun zuzen bakoitzari emandako baliotik 0,333rekin zigortuko da.»

2017/6023 (26/6) orrialdean, honela dio:

«...gaizki emandako erantzun bakoitza erantzun zuzen bakoitzari emandako baliotik % 0,333rekin zigortuko da.»

baina honela esan behar du:

«...gaizki emandako erantzun bakoitza erantzun zuzen bakoitzari emandako baliotik 0,333rekin zigortuko da.»

2017/6023 (26/17) orrialdean, honela dio:

«23.– Bide segurtasunaren legea: Definizioak (artikukuak: 1etik 9ra, 12tik 24ra, eta 53tik 73ra)»

baina honela esan behar du:

«23.– Bide Segurtasunaren Legea: I. eranskina.– Oinarrizko kontzeptuak, 1etik 9ra, 12tik 24ra, eta 54tik 73ra)».

2017/6023 (26/26) orrialdean, honela dio:

(Ikus .PDF)

baina honela esan behar du:

(Ikus .PDF)

Arkauti, 2018ko abenduaren 23a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala