19. zk., 2018ko urtarrilaren 26a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (186 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
438
EBAZPENA, 2018ko urtarrilaren 17koa, IVAPeko zuzendari nagusiarena, erakunde autonomo honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia bete gabe geratu dela adierazten duena.
IVAPeko zuzendariaren 2017ko azaroaren 13ko ebazpenean, deialdi publikoa egiten da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Euskarako Zuzendariorde lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko, eta ebazpen horretan xedatutakoaz bat, hauxe
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– IVAPeko Euskarako Zuzendariorde lanpostuaren deialdia –512006 kodea, 1. dotazioa–, bete gabetzat jotzea.
Bigarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Aurka egiteko, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dakioke IVAPeko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 17a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.