14. zk., 2018ko urtarrilaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (208 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EUSKO LEGEBILTZARRA
305
IRAGARKIA, 1408/2017 zenbakia duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio-espedientea bidaltzeari eta gainerako interesatuei dei egiteari buruzkoa.
Aditzera ematen zaie interesatu guztiei ezen Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dela Eusko Legebiltzarraren 2017ko uztailaren 27ko ebazpenaren aurka, errekurtsogileak jarritako gora jotzeko errekurtsoari buruz, E taldeko Laguntza Zerbitzuen Kidegoko mantenimenduko ofizialen bi lanpostu mantenimenduko teknikari espezialista bilakatzeko.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan dioena betez, dei egiten zaie interesatu guztiei bederatzi eguneko epean auzitegira joan eta auto horietan azaldu daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 8a.
Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,
BAKARTXO TEJERIA OTERMIN.