4. zk., 2018ko urtarrilaren 5a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (227 KB - 2 orri.)
- EPUB (200 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
70
IRAGARKIA, zeinaren bidez Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak emandako zenbait probidentzia jakinarazten baitira, Herritarren Segurtasuna Babesteko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan (LO1/92), Herritarren Segurtasuna Babesteko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoan (LO4/15) eta Segurtasun Pribatuaren apirilaren 4ko 5/2014 Lege Organikoan (SPL) ezarritakoa hausteari dagozkionak.
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Espedientea eta probidentzia kontsultatzeko aukera dago. Horretarako, honako helbide honetara jo behar da: Eusko Jaurlaritza, Segurtasun Saila, Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritza, Larrauri Mendotxe bidea 18, 48950 – Erandio (Bizkaia).
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izan behar du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Erandio, 2017ko abenduaren 27a.
Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,
RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.