3. zk., 2018ko urtarrilaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (196 KB - 2 orri.)
- EPUB (209 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
49
EBAZPENA, 2017ko abenduaren 14koa, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita herritarren partaidetzaren arloko Elkarrekin Bonuak Programaren 2016ko deialdia egin zuen Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariaren 2016ko martxoaren 23ko Ebazpenean aurreikusitako diru-laguntzen erakunde onuradunen zerrenda.
Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariaren 2016ko martxoaren 23ko Ebazpenaren bidez egin zen herritarren partaidetzaren arloko Elkarrekin Bonuak Programaren 2016ko deialdia.
Erakunde esleipendunei behar diren ebazpenak jakinarazi ondoren, eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluko 2. paragrafoaren 2. apartatuan xedatutakoarekin bat, hau
EBAZTEN DUT:
Argitaratzea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 2016ko martxoaren 23ko Ebazpenaren babespean emandako diru-laguntzen erakunde onuradunen zerrenda eta jasotako zenbatekoak, ebazpen honen eranskinean adierazi bezala.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 14a.
Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria,
MÓNICA HERNANDO PORRES.