246. zk., 2017ko abenduaren 28a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (232 KB - 3 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
EUSKADIKO ETXEBIZITZA ETA LURRA, E.A. (VISESA)
6288
IRAGARKIA, eraikuntza-obra bat egiteko kontratuaren lizitazioari buruzkoa.
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: «Euskadiko Etxebizitza eta Lurra EA» (Visesa).
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Sail Teknikoa.
c) Espedientearen zenbakia: CON-2017-OB-0421.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena:
Barakaldoko El Carmen eremuan, AL-22 lursailean, 72 BOE, eranskinak eta haiei lotutako urbanizazioa eraikitzeko obrak egikaritzea.
b) Loteen araberako banaketa: ez.
c) Egikaritzeko tokia: Bizkaia.
d) Egikaritzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 24 hilabete.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapidetzea: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Modua: lehiaketa.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: eskaintzek ezingo dute adierazi den zenbateko osoa gainditu.
Aurrekontu mota: 5.696.558,87 euro, BEZik gabe.
Kontratuaren balio zenbatetsia: 6.226.214,75 euro, BEZik gabe.
5.– Bermeak.
Behin-behineko bermea: ez da aplikagarria.
Behin betiko bermea: kontratuaren aurrekontu osoaren % 2, BEZik gabe, eta kontratu osoaren aurrekontuaren % 3, BEZik gabe. Berme osagarria administrazi- baldintzen pleguaren arabera.
6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea.
a) Erakundea: «Euskadiko Etxebizitza eta Lurra EA» (Visesa) edo www.visesa.eus webgunean.
b) Helbidea: Gamarrako Atea 1-A (2. solairua).
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01013.
d) Telefonoa: 945 21 40 50.
e) Telefaxa: 945 06 84 40.
f) Dokumentazioa eta informazioa lortzeko azken eguna: 2018ko urtarrilaren 25a
7.– Kontratisten berariazko baldintzak.
a) Sailkapena:
– C taldea, 2. azpitaldea, 4. kategoria
– C taldea, 4. azpitaldea, 3. kategoria
– C taldea, 6. azpitaldea, 3. kategoria
– C taldea, 7. azpitaldea, 2. kategoria
– C taldea, 9. azpitaldea, 3. kategoria
– C taldea, 2. azpitaldea, 3. kategoria
– C taldea, 6. azpitaldea, 2. kategoria
b) Beste baldintza batzuk: baliabide materialak eta giza baliabideak administrazio-klausulen pleguan agindutakoaren arabera atxikitzea.
8.– Esleitzeko irizpideak.
1) Eskaintza ekonomikoa (43)
2) Eskaintza ekonomikoaren balorazio xehatua (08)
3) Eskainitako bermeei lotutako hobekuntzak (15)
4) Proiektuko puntu kritikoak aztertzea eta hobekuntza-proposamenak saldu osteko etorkizuneko gorabeherak murrizteko eta unitate horiei buruzko kontrol-planerako proposamena (15)
5) Iraunkortasunari lotutako hobekuntzak (08)
6) Planning eta dokumentazioaren koherentziaren azterketa (07)
7) Saldu osteko zerbitzuari lotutako hobekuntzak (04)
9.– Parte hartzeko eskaintzak edo eskaerak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2018ko otsailaren 1a. Ordua: 13:00.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: «A», «B» eta «C» gutun-azalak, administrazio-klausulen pleguan jasotako dokumentazioarekin batera.
c) Aurkezteko tokia: Gamarrako Atea 1-A (2. solairua) helbidean edo Euskal Autonomia Erkidegoko informatika-plataforma komunaren bitartez, www.euskadi.eus, edo hor bertan topa daitekeen berariazko edukira zuzenean iritsita, honako webgune honen bidez: www.contratacion.euskadi.eus
Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.
d) Lizitatzaileak eskaintzari nahitaez eutsi beharko dion epea: 6 hilabete, eskaintzak ireki eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.
e) Aldagaien onarpena: ez da onartzen.
10.– Eskaintzak irekitzea.
a) Erakundea: «Euskadiko Etxebizitza eta Lurra EA» (Visesa).
b) Helbidea: Gamarrako Atea 1-A (2. solairua).
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01013.
d) Data: 2018ko martxoaren 1a.
e) Ordua: 10:00.
11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.
12.– Iragarkia «Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera» bidaltzeko eguna: 2017ko abenduaren 13a.
13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa ageri den edo pleguak eskura daitezkeen atari informatikoa edo webgunea: www.visesa.eus edo http://www.visesa.eus/listado_concursos.asp
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 13a.
VISESAko zuzendari nagusia,
CARLOS QUINDOS FERNANDEZ.