246. zk., 2017ko abenduaren 28a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (186 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
6286
IRAGARKIA, 2017ko abenduaren 15ekoa, Turismo eta Merkataritzako Lurralde Bulegoko koordinatzailearena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita proiektu hau: Arabako Lurralde Historikoan dagoen Angostoko Kanpina handitzeko proiektua eta haren ingurumen-inpaktuaren azterketa.
Ingurumen-ebaluazioari buruzko 21/2013 Legearen 36. artikuluan xedatutako ondorioetarako, jendaurrean jarriko da aipatutako dokumentazio hori.
Eskatzailea: Gaubea Kanpina SL, Villanañe-Angosto errep. 2 bis, 01425 Villanañe (Gaubea, Araba).
Proiektuaren xedea: Angostoko Kanpina handitzea.
Dokumentazio erabilgarria:
1.– Kanpina handitzeko oinarrizko proiektua.
2.– Ingurumenaren gaineko eraginaren azterketa.
Ohiko Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazioa ren menpe dago proiektua.
Hori publiko egiten da, aipatu agiriak aztertu ahal izateko Turismo eta Merkataritzako Arabako Lurralde Bulegoan (Samaniego 2, 4. solairua, 01008 Vitoria-Gasteiz, telefonoa: 945 01 70 55).
Horretarako, proiektua eta haren ingurumen-inpaktuaren azterketa jendaurrean jarriko dira hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita, egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezen.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 15a.
Lurralde Bulegoko koordinatzailea,
GEMA ECHENIQUE JAUREGUIBEITIA.