246. zk., 2017ko abenduaren 28a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (190 KB - 2 orri.)
- EPUB (198 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
6285
IRAGARKIA, 2017ko abenduaren 13koa, Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legea urratzeagatik aurkeztutako zehapen-prozedura bati buruzko ebazpen bat.
Eranskinean jasotako ebazpena jakinarazten saiatuta ere jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44 artikuluan xedatutakoa bete dadin.
Hori guztia argitara ematen da interesduna horren berri izan dezan –jakinarazpentzat jo behar du–, ondorengo ohartarazpena eta guzti:
Interesduna Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz) ager daiteke, bost eguneko epean, ebazpenak zer dioen jakiteko, eta agertzen ez bada, hamabost egun balioduneko epea izango du, iragarkia BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; gora jotzeko errekurtsoa denean hilabeteko epea izango du, egoki irizten diren alegazio, agiri edo informazioak aurkeztu, frogaldi bat zabaltzeko eskatu eta egoki irizten diren froga-bitartekoak proposatzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 13a.
Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria,
MARIO JOSE YOLDI DOMINGUEZ.