246. zk., 2017ko abenduaren 28a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (219 KB - 2 orri.)
- EPUB (201 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
6282
EDIKTUA, 2017ko azaroaren 30ekoa, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariarena, akats materiala dela medio 2017ko apirilaren 11ko Ebazpena (zeinaren bidez izatezko bikotearen inskripzioa baliogabetzen baita) aldatzen duen ebazpena jakinarazten duena.
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, ediktu hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan araututakoa betetzeko.
Horretarako, honen bidez, interesdunari jakinarazten zaio aipatutako espedientean emandako ebazpenaren testu osoa Eusko Jaurlaritzako Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzan (Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila) eskura dezakeela (Donostia kalea, 1, Lakua I eraikina – 1. solairua – I Gunea, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Aipatutako ebazpenak ez du administrazio-bidea amaitzen; beraz, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ediktu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izan behar du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 30a.
Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria,
ERNESTO SAINZ LANCHARES.