Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2017ko abenduaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
6278

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 41/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 41/2017 prozedura Tolosako Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratu da Karima Akli-k eskatuta, Hicham Echajar-en aurka. Gaia: guraso eta seme-alaben arteko neurriak. Prozedura horretan, 134/2017 Epaia eman da, zeina. Gipuzkoako Probintzia Auzitegian errekurritu ahal izango baita hogei egun balioduneko epean, eta Hicham Echajar demandatu auzi-iheslariari 2017-12-04ko Autoa behar bezala jakinaraz dakion, eskuragarri du bulego judizial honetan, ez baitakigu egun non bizi den.

Horiek horrela, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Tolosan (Gipuzkoa), bi mila eta hamazazpiko abenduaren lehenean.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala